Pregunta para Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Anoeta da gure zelaia eta hala mantendu nahi dugu. Babestuko gaituzu?

24 personas la han apoyado
24 de 500 Apoyos
Dani G. Pregunta de Dani G.

Realak adierazi duenez, datozen sei urteetan, Reale Seguros izango da Anoeta estadioaren name sponsorra. Taldearen esanetan "bi erakundeek beste urrats bat egingo dute aurrera 2012az gero lotzen dituen harremanean. Orduko hartan, lehenengo babes hitzarmena sinatu zuen aseguru etxeak talde txuri-urdinarekin eta hala, Reale Aseguruak izango da futbol estadio baten naming eskubideak lortzen dituen lehenengo aseguru etxea" Estatu mailako futbol ligan.

Nola ausartu dira Anoeta zelaiaren izena pribatizatu eta herritar/jarraitzaileei inongo galdeketarik egin gabe akordia sinatzen? Milaka eta milaka realzale gara erabaki honekin ados ez gaudenak eta Diputazioko politikariak gipuzkoarron ordezkari zareten heinean, herritarren nahia eta iritzia aldarrikatzera deitzen zaituztegu.

Anoeta da eta izango da gure zelaia, ez dugu beste aseguru etxe edota bestelako enpresa pribaturen izenik nahi. Mesedez, egizue egin beharrekoa izena lehenbait lehen berreskuratzeko.

Eskerrik asko!

Realzaeak

24 personas la han apoyado
24 de 500 Apoyos

o